Zumarragako jaietako zezen plazako Gran Prixerako sarrerak agortu egin dira
Zumarragako Udalak atzo jarri zituen salgai zezentxoak dituzten jardueretarako sarrerak. Sekulako jende ilara egin zen: Zelai Ariztiko leihatilatik Caritaseraino. Gehienek Gran Prixerako sarrerak nahi zituzten eta agortu egin ziren. Errekortadoreen ikuskizunerako eta behi futbol txapelketarako sarrerak gelditzen dira.
Sarrerak horiek gaur (asteazkena) eta bihar erosi ahal izango dira, 17:00etatik 20:00etara Zelai Arizti zinemako leihatilan. Errekortadoreen ikuskizunerako sarrerek 5 euro balio dute (12 urte azpikoek, 3 euro). Behi futbol txapelketako sarrerek, berriz, 2 euro balio dute.
Errekortadoreen ikuskizuna ekainaren 29an izango da, 18:00etan. Kuadrillen arteko Gran Prixa ekainaren 30ean izango da, 11:00etan haurrena eta 18:00etan helduena. Behi futbola uztailaren 1ean izango da, 18:00etan.