Itsasondoar berriei harrera eginda
Iazko ekainetik aurtengo maiatzaren 31ra 44 pertsona erroldatu dira Itsasondon.

Urteroko Harrera Eguna egin zuten atzo arratsaldean Itsasondon. Azkeneko urtebetean Itsasondon erroldatutako bizilagun berriei harrera egiteko eguna izaten da. 2024ko ekainetik aurtengo maiatzaren 31ra bitartean, 44 pertsona gehiago erroldatu dira Itsasondon. 16 Hego Amerikarratik etorritakoak dira, 14 Afrikatik etorriak, 9 europarrak eta gainontzekoak, 10, Euskal Herrikoak.
Herritar berriak komunitatean integratzea da Harrera Egunaren helburu nagusia, eta atzo herriko ohiturak, historia eta baliabideak, udal zerbitzuak, elkarteak eta aisialdi aukerak ezagutzeko aukera izan zuten.