Mirandaolan itxiko du ikasturtea Sentimusik zentroak
Ikasleentzako merienda eta herritar guztientzako musika saioa izango dira bihar arratsaldean, 17:30ean hasita.

Sentimusik zentroan Eli Gorodak ematen dituen musikoterapia saioak eta gitarra klaseak iritsi dira ikasturte amaierara, eta bihar festa batean elkartuko dira hori ospatzeko. Festa Mirandaolan izango da.
Norbera bere kabuz joan beharko da Mirandaolara, 17:30ean izango da hitzordua han. Ikasleentzako meriendarekin hasiko da festa, eta ondoren, musika jokoak eta abesti saioa izango dira. Musika jarduera honetan edonork parte hartu dezake, eta Gordoak horrela gonbidatu ditu legazpiarrak: “musika tresnarik baduzu, ekarri eta gurekin abestu”.
Ikasturtean zehar Laubideko lokalean landutakoa erakutsiko dute ikasleek Mirandaolako topaketa honetan.