Urtatzara egingo du bisita gaur Legazpi Auzoetatik egitasmoak
Hitzordua 18:00etan da Goiherri jatetxearen inguruan. Auzoan ibilaldia egin eta gero, Domingo Agirre ikastetxean elkartuko dira udal ordezkariak auzotarrekin.

Urtatzan egingo du geldialdia gaur arratsaldean udalak martxan jarritako Legazpi Auzoetatik bilera errondak. Bertan, udal ordezkariak auzotarrekin elkartuko dira, auzoko eta inguruko arazoak eta kezkak elkartrukatzeko.
Hitzordua 18:00etan izango da, Goiherri jatetxearen aurrealdean, eta handik abiatuko da auzoan zehar egingo duten bisita. Topaketak Domingo Agirre eskolan jarraituko du, ibilbidean zehar jasotakoaz hitz egiteko. “Hau aukera bat izango da kezkak, proposamenak eta beharrak zuzenean eta modu parte hartzailean partekatzeko”, udal ordezkariek azaldu dutenez. Bilera amaitzean mokadutxo bat eskainiko zaie partaideei