Bigarren Federaziora igo da Beasain KE
Cortesen aurka jokatu du Loinatz futbol zelaian play-offeko finaleko itzulerako partida, eta 2-0 irabazi du. Joanekoan 1-2 irabazi zuen nafarren zelaian.

Beasain KE Bigarren Federaziora igo da, Loinatz futbol zelaian igoerako finaleko itzulerako partida ere irabazi ondoren, Nafarroako Cortes taldearen aurka. Aurreko asteburuan Cortesen zelaian 1 eta 2 irabazi zuen Beasainek joanekoa, eta gaur arratsaldean Loinatzen 2 eta 0 irabazi du itzulerakoa, play-offa bereganatuz eta igoera lortuz hala. Ez da golik izan lehenengo zatian, eta 0-0 joan dira atsedenaldira. Bigarren zatian, Pitak sartu du aurreneko gola Beasainentzat 50. minutuan, eta Bengoetxeak itxi du markagailua 63. minutuan.