Cortesen aurka jokatu du Loinatz futbol zelaian play-offeko finaleko itzulerako partida, eta 2-0 irabazi du. Joanekoan 1-2 irabazi zuen nafarren zelaian.
Edurne Arakistain eta Aitor Zunzunegi izan dira helmugaratu diren lehenengo legorretarrak. Beroari aurre eginez, 132 lasterkarik hartu dute parte gaur, Legorretarako lasterketan.
Zopa Pertzaren jaitsierarekin eta pregoiaren irakurketarekin eman diete hasiera San Joan jaiei Seguran. Pertzak sua hartu du kanpandorretik beherakoan, baina sustoan geratu da dena.
Gaur jokatu da finalerdia Zumarragako Euskadi plazan. APV, Eurre, AH eta Earki gatxik lehiatik kanpora geratu dira.
Erromeria batekin amaituko dituzte gaurkoz, taldea sortu zela 60 urte bete direla ospatzeko antolatutako egitaraua.
Eli Mendia urretxuarrarentzat izan da herriko lan onenaren saria. Haurren artean, Carla eta Naia Hernandez ahizpak eta Saioa Alonso idiazabaldarrentzat izan dira sariak.