Iraniarrak taldeak irabazi du futbito txapelketa
Emetrez taldearen aurka 4 eta 1 irabazi dute finala, gaur goizean, Iraniarrak taldekoek.

Zopa Pertzaren jaitsiera baino ordu bete lehenago, 10:30ean hasi da herriko futbito txapelketako finala Alustiza futbol zelaian. Iraniarrak taldeak 4 eta 1 irazi dio Emetrez taldeari. Julen Txabarria Txaba, Harri Mujika, Ibai Ormeño eta Elur Alustiza taldeko kapitaina izan dira gaurko golegileak.. Emtrezen aldeko gola Eneko Aldasororena izan da. Finaleko gola sartzeaz gainera, txapelketako pitxitxia ere izan da Aldasoro.
Maiatzaren 15ean, San Isidro egunez hasi zen futbito txapelketa Seguran. Aurten, zortzi taldek hartu dute parte guztira. Behin finala jokatuta, Iraniarrak taldeko kideak ospatzeko gogoz zeuden herriko plazan, kopa harro erakutsiz eskuetan. Zorionak!

Iraniarrak taldeko kideak garaipena ospatzen gaur eguerdian, jaiak hasi berritan. JOSUNE ZARANDONA