Izaro Perurenak eta Ander Garinek irabazi dute 45. Corpus Christi lasterketa herrikoia Legorretan
Edurne Arakistain eta Aitor Zunzunegi izan dira helmugaratu diren lehenengo legorretarrak. Beroari aurre eginez, 132 lasterkarik hartu dute parte gaur, Legorretarako lasterketan.

45. Corpus Christi lasterketa herrikoia jokatu da gaur goizean Legorretan. Ander Garin eta Izaro Perurena izan dira irabazleak. Lehendabiziko legorretarrak, aldiz, Aitor Zunzunegi eta Edurne Arakistain. Legorretako Pikuk Kirol Klubeko bazkideen artean, Iñaki Agirre eta Edurne Arakistain izan dira onenak.
10:30ean haurren lasterketarekin hasi dute Corpus Christi eguna Legorretan eta 11:30ean izan da helduen txanda. Guztira 132 korrikalarik hartu dute parte, gizonezkoen eta emakumezkoen mailetan. Horrela geratu da sailkapen orokorra, behin lasterketa amaituta:
Emakumezkoak:
- 1.- Izaro Perurena (30:30)
- 2.- Edurne Arakistain (32:21)
- 3.- Ane Urteaga (33:14)
Emakume legorretarrak:
- 1.- Edurne Arakistain (32:21)
- 2.- Nagore Garmendia (35:04)
- 3.- June Sanz (35:31)
Gizonezkoak:
- 1.- Ander Garin (23:22)
- 2.- Aritz Harin (24:14)
- 3.- Unai Altuna (24:38)
Gizonezko legorretarrak:
- 1.- Aitor Zunzunegi (27:16)
- 2.- Gaizka Lasa (27:36)
- 3.- Eneko Garmendia (31:37)