Garikoitz Agirrezabal eta Beñat Ibarguren, txapeldunorde
Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako palako finala jokatu dute Oiangu Pilota Elkarteko pilotariek.

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako palako finala ezin izan zuten irabazi atzo Andoainen Ordiziako Oiangu Pilota Elkarteko Oiangu 1 taldeko Garikoitz Agirrezabal Iriondok eta Beñat Ibarguren Telleriak. Andoaingo Gazteleku 1 taldeko Ibon Altuna Zabala eta Aritz Rekalde Ezkurra dira txapeldunak, finala 45-33 irabazita.