Mirandaolan ospatu dute legazpiarrek yogaren nazioarteko eguna
Ananda eskolak egindako gonbidapenari erantzunez, hainbat legazpiar elkartu ziren parkean larunbat goizean.

Larunbata, ekainaren 21a, yogaren nazioarteko eguna izan zen, eta Legazpiko Ananda Yoga Eskolak herritar guztiekin ospatu zuen, Mirandaolako parkean egindako saio ireki batekin.
Anandak egindako gonbidapenari hainbat legazpiarrek erantzun zioten, eta parkean elkartu ziren 10:00ak inguruan, aire librean yoga saioa egiteko.