Urrupen hurrengo estreinaldia, uztailaren 17an
Jardiel Poncelaren 'Biztanlerik gabeko etxeko biztanleak' antzezlana aurkeztuko dute Ordiziako antzerki taldeak, Herri Antzokian.

Ordiziako Santa Ana jaiak hasi aurreko ostegunean, uztailaren 17an, 20:30ean, beste urte batez lan berria estreinatuko du Ordiziako Urrup antzerki taldeak: Biztanlerik gabeko etxeko biztanleak. Rosa Rojoren zuzendaritzapean antzeztuko dute Urrupeko aktoreek, Jardiel Poncelaren korapiloz beteriko komedia beldurgarri hau.
Herri Antzokian izango da.