Telleriarten agurtu dituzte San Joan jaiak
Meza, lore bedeinkapena eta luntxa izan dituzte gaur auzoko zaindariaren eguna ospatzeko.

Legazpiko Telleriarte auzoan agurtu dituzte aurtengo San Joan jaiak, zaindariaren egunean gainera. Tradizioari eskainitako eguna izan da, ohiko meza eta lore bedeinkapena egin dituztelako. Ondoren, jai batzordeak luntxa eskaini die auzotarrei eta bisitariei Arrizabala plazan jarritako karparen azpialdean.
Horrela amaitu dituzte festak. Bi egunetan bildu dira aurten, igandean eta gaurko egunean. Igandean, txistularien kalejira, belar lanen erakusketa eta auzo bazkaria izan zuten, trikitilarien erromeriarekin batera, eta gaur izan dute segida ekitaldiek.
Giro eta eguraldi paregabea izan da aurten auzoan.
ARGAZKIAK: Mari Kruz Agirre