Kataluniako bi musika talde ostiralean Delikantuz zikloan
Ordiziarrockek Kataluniako Nöia eta Tano! taldeekin kontzertua antolatu du ostiralean Ordizian, 19:00etan. Dohainik da.

Ordiziarrock-en Delikantuz, proposamen bikoitzarekin dator ostiralean. Katalauniako bi talde, Nöia eta Tano!. Ordiziarrocken esanetan, “Kataluniatik Delikantuzen egitaraura batu zaizkigu hardcore doinu bereziak egiten dituzten bi taldeok”.
Normalean Delikantuzeko kontzertuak ostegunetan izaten badira ere, oraingoak ostiralean dira, 19:00etan, D’Elikatuzen. Ohi bezala, dohainik da kontzertua.