Martxan da Goiekiren enpresa berrien sariketa
Proiektuak aurkezteko epea irailaren 26an bukatuko da. Ohi bezala, hiru kategoriatan banatu du sariketa.

Goiekik, Goierriko Garapen Agentziak, Goierriko Enpresa Ekimen Berrien 28. lehiaketa martxan jarri du. Proiektuak aurkezteko epea irailaren 26an bukatuko da.
Ohi bezala, hiru kategoriatan banatu du sariketa. Oinarriak eta informazio gehiago: www.goierri.eus 7 943 16 1831.
-
- Enpresa Ekimen Berriko proiektu onena. 2024-2025 urtean zehar negozio ideia bati buruz bideragarritasun plana landu eta enpresa sortu duten sustatzaileei zuzendua dago. Atal honen helburua ondorengoa da: sustatzailearen irudia sustatu eta eskualdean lana eta aberastasuna sortu proiektu berritzaile, sendo eta bideragarri baten bitartez. Saria: 6.000 euro. Enpresa saridunak Kooperatibaren izaera juridikoa izanez gero, 3.000 euro gehiago jasoko ditu irabazleak.
- Enpresan buruturiko proiektu berritzaile onena. Ekintza berritzaileak garatzearen ondorioz, enpresan bertan balio erantsia sortzen duten eskualdeko ETEi zuzendua. Sari honekin, Goierri eskualdeko ETE-etako produktu, prozesu, merkatu, antolakuntzan eta abar berrikuntza sustatu nahi du Goiekik. Saria, 2.000 eurokoa da.
- Ekintzaile bitartez gizarte inklusio proiektu onena. 2024-2025 urtean zehar negozio ideia bati buruz bideragarritasun plana landu eta enpresa sortu duten gizarte bazterkeria arriskuan dauden pertsonei zuzendua dago. Kategoria honen helburua ondorengoa da: lan munduan txertatzeko zailtasunak eta gizarte bazterkeria arriskuan dauden pertsonen ahaleginak balioztatu eta ekintzailetzaren bitartez lan munduan txertatzeko bultzada ematea. Saria, 2.000 eurokoa da.