Ordiziako txupinazorako lau hautagaien bozketa
Larrunarri kantu taldearekin batera, Erramun Amundarainek, Maddi Garatek, Asier Aseginolazak edo Emotio abesbatzak botako dute aurtengo Santa Ana jaietako txupinazoa.

Herritarren egindako proposamenetatik, lau hautagaien artean bozketa ireki du Ordiziako Udalak. 25 urte bete dituen Larrunarri kantu taldearekin batera, Erramun Amundarainek, Maddi Garatek, Asier Aseginolazak edo Emotio abesbatzak botako du aurtengo Santa Ana jaietako txupinazoa. Udalaren esanetan, “ehunka pertsonak bidali diguzue zuen proposamena” eta lau horiek izan dira aipatuenak.
Botoa emateko bideak ondorengoak dira: komunikazioa@ordizia.eus helbidean, sare sozialetan edo 688 817 583 telefonoan whatsapp bidez, eta Barrenako kutxan.
Pertsona bateko bozka bakarra hartuko da kontuan.