Bear pintura elkarteak ikasturteari amaiera eman dio erakusketa batekin
Uztailaren 6ra arte dago ikusgai, Usurbe Antzokiko aretoan. Argazki galeria albistean.

Bear pintura elkarteko kideen pintura erakusketa ikusgai dago Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan. Ikasturte amaieran urtero egin ohi dute, urtean zehar egindako lana herritar guztiei erakusteko helburuarekin, eta bide batez, herriko artisten juntadizoa egiteko. Ostiralean inauguratu zuten erakusketa ekitaldi jendetsu batekin.
Herriko artisten lanak ezagutu nahi dituenak, jakin uztailaren 6ra arte zabalik egongo dela erakusketa, egunero, 18:00etatik 20:00etara.
Jarraian, inaugurazio ekitaldiko irudiak.
Argazkiak: Bear pintura



















































