Santanazaleen entseguak ekainaren 30ean hasiko dira
Majori kiroldegian izango dira entseguak astelehen, astearte eta ostegunetan, 20:00etatik 21:00etara bitartean.

Ordiziako Santa Ana jaietako Santanazaleen dantzarako entseguak astelehenean, ekainaren 30ean hasiko dira. Majori kiroldegian izango dira, astelehen, astearte eta ostegunetan, 20:00etatik 21:00etara bitartean.
Iazko aurtengo festetara bitartean ezkondutako edo ezkonduko diren bikoteen dantza izaten da. Baldintza, bietako bat ordiziarra izatea da.