Uztakale, udan kulturaz eta aisialdiaz kalean gozatzeko proposamenak
Udalak egitarau zabala antolatu du aurten ere, herriko elkarte eta eragileekin batera.

Uda honetan ere, kalera aterako dira kultur ekitaldiak eta aisialdi jarduerak Legazpin, udalak herriko elkarte eta eragileekin batera antolatuta. Aurtengo Uztakale astelehenean hasiko da Sorgintxulo taldeak plazan haurrei eskainitako jolas eta bestelako jarduerekin, eta uztailaren 31ra arte luzatuko da, San Ignazio auzoko jaiak sartuta.
Musika, dantza, antzerkia, bertsoak eta haurrentzako ekintzak eskainiko ditu Uztakalek, doan eta kalean. Aurtengo agertokiak Euskal Herria plaza, Agirre-Etxeberri parkea, Laubideko oinezko gunea, erdiguneko kaleak, Brinkolako Ergoena parkea eta, eguraldi txarra eginez gero, Azoka izango dira.
Egitarauan jasota dauden ekitaldiez gain, auzoetako jaiak ere jaso dituzte. Aztirian, uztailaren 18an, 19an eta 20an Santa Marina jaiak ospatuko dituzte, eta uztailaren 25ean, 26an, 27an eta 31n, San Ignazio jaiak.
Bestelako ekitaldiak ere badaude: uztailaren 1ean hasiko diren Uztalai udalekuak, udako marrazketa ikastaroa, Nerabeentzako Zerbitzuak antolatutako programazioa, kiroldegiko ikastaroak, Futbol-7 txapelketaren finala eta festa, eta Lenburren bisitak eta jarduerak.
Asteartean, Txost
Sorgintxuloren ondoren, Txost taldea etorriko da. Urretxu, Zumarraga eta Legazpiko musikariek osatuta, asteartean, uztailak 1, egingo du kontzertua Agirre-Etxeberri parkean, 19:00etan
Hemen Uztakale osoaren egitaraua: