Xendapedalak, 18 eta 25 kilometroko bi ibilbide
Bihar Legorretan egingo duten Xendapedalak mendiko bizikletako martxaren ibilbidea prest dute dagoeneko antolatzaileek, ohi baino laburragoak. Internet bidezko izen-ematea gaur, 16:30ean amaituko da.

Bihar Legorretan egingo duten Xendapedalak mendiko bizikletako martxaren ibilbidea prest dute dagoeneko antolatzaileek, ohi baino laburragoak. Izan ere, duela hamabost egun izan zen euritearen ondorioz, ibilbidearen zati bat kendu beharra izan dute “lur-jausiek bide batzuk itxi dituztelako. Hala ere, bide ederra osatu dugu”, nabarmendu dute.
Txirrindulariek bi aukera izango dituzte:
- Motza: 18 kilometro (700+m desnibela)
- Luzea: 25 kilometro (1000+m desnibela).
Lasterketa luzea aukeratzen dutenek, gainera, “amaieran enduro zati bat egiteko aukera emango du”.
Ibilbidearen track-ak Xendapedalenen Instagrameko story-etan, gure Facebook kontuan edo Wikiloc-en aurkitu daitezke.
Bihar, 09:00etan abiatuko dira mendi txirrindulariak Legorretako plazatik. Internet bidezko izen-ematea gaur, 16:30ean amaituko da, rocksport.com webgunean.
Dortsalak jasotzeko aukera gaur, 18:30etik 20:00etara bitartean izango da.