Eskalada saioa, bainu eta guzti
30-bat lagunek hartu dute parte Zaldibiako III. Zubi Blok eskalada topaketan. Zaldibiako Gazte Festen barruko ekitaldia izan da.

Zaldibiako Gazte Festen barruan, Gailurrerantz mendi elkarteak bi urtez antolatzen duen III. Zubi Blok eskalada topaketa jokatu da gaur arratsaldean. 30-bat eskalatzailek hartu dute parte, eskalada gune bilakatutako Amundarain erreka zeharkatzen duen zubian.
Eskalatzaileen helburua eskaladako bideak ondo bukatzea izaten bada ere, gaur gustura huts egin dute, Amundarain errekara erori eta freskatua hartzeko.

































Gustura erori dira uretara,…