Jendetza elkartu da Mutiloako sagardo dastaketan
San Pedro jaiak ospatzen ari dira Mutiloan ostegunetik. Atzo iluntzean, sagardo dastaketa egin zuten eta ohi bezala, jendetza elkartu zen. Beste bi festa egun geratzen dira Mutiloan. Gaur gauerako autobus zerbitzu berezia dago.

Mutiloako San Pedro jaietako ekitaldirik jendetsuena sagardo dastaketa izaten da eta atzo iluntzean ere jendetza elkartu zen pilotalekuan, sagardoaz eta festa giroaz gozatzeko. 31. sagardo dastaketa izan da eta 25 sagardo dastatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek.
Gaur eta bihar
Gaur eta biharko festa egunak geratzen dira Mutiloan. Gaur gauerako, autobus zerbitzu berezia izango da:
- Lazkaotik: 21:30ean eta 23:00etan.
- Zegamatik: 22:30ean, 00:10ean eta 2: 30ean.
Zerbitzu horiek aurreko eguneko ibilbide berak izango dituzte.
- Itzultzeko, Lazkaorako irteerak 00:40, 03:00 eta 04:45ean izango dira, eta Zegamarantz 23:40, 02:00 eta 04:00etan.
Egitaraua ondorengoa da:
Gaur
- Eguerdian: Bazkaldu aurreko poteoa.
- 17:30: Haurrentzako puzgarriak.
- 17:30: Bolo lehiaketa.
- 21:00: Herri afaria.
- 23:30: Kontzertuak Balantza eta Egurra ta Kitto taldeekin.
Bihar
- 11:30: Meza nagusia.
- 12:00: Zirku erakustaldia plazan, Oreka eskolaren eskutik.
- 13:00: Izarretan Dantzan dantza modernoko ikasleen erakustaldia.
- 13:00: Txakolin dastaketa eta Beñat Telleriaren gaztak probatzeko aukera. Erromeria giroa Iker Sukia eta Aritz Markinezekin.
- 18:00: Herri kirolak. Aizkora eta harri jasotzeko erakustaldiak.
- 18:45: Pilota partidak, Mutiloako eta Segurako pilota gazteen eskutik.
- Ondoren: festei amaiera emateko erromeria giroa Iker Sukia eta Aritz Markinezekin.