Legazpiko erraldoi konpartsaren festa beroa
Larunbatean ospatu zuten, egun osoz, musikaz eta giro paregabeaz lagunduta.

Erraldoiekin, buruhandiekin, musikarekin eta giro bikainarekin batera, beroa izan zen protagonista larunbatean Legazpin herriko erraldoi konpartsaren festan. LEK taldeak antolatuta, egun osoko festa izan zen, orain arte egin duten bigarrena.
Legazpiko erraldoi konpartsaren eguna goizean hasi zen, erdiguneko kaleetan Doinuzar gaiteroek egindako dianarekin, eta erraldoien eta buruhandien kalejirarekin jarraitu zuen. Arratsaldean ere atera ziren berriz ere kalera, eta musikari egin zioten tartea gero, Xaukena elektrotxarangaren laguntzarekin. Kale Nagusian elkartu ziren ondoren afarirako, eta gauerdi aldera egin zuten larrain dantza herrikoiaren ondoren, Joselontxos txaranga arduratu zen giroa jartzeaz eta erraldoien festa honi amaiera emateaz.