Erlo tabernaren 100. urtebetetze festa
Lazkaoko Erlo taberneak mendea bete du. Herritarrekin ospatu dute urtebetetze festa.

Lazkaoko Erlo tabernak 100. urtebetetze festa egin zuen atzo, herritarrekin batera. Trikipoteoa, bazkaria (paella eta txotxa), mus txapelketa, Sukia eta Marki trikitilariekin erromeria, Iker Piris-His Dual Elektrosen kontzertua eta amaitzeko 80 eta 90eko hamarkadetako musika oinarri zuen disko festa izan ziren.