Eskubaloi campusa antolatu du Legazpiko La Sallek
Uztailaren 7tik 13ra, eta uztailaren 14tik 18ra, bi txanda izango dira, goizetik biak, Bikuña kiroldegian. 2009tik 2014ra bitartean jaiotako haur eta gaztetxoentzat da.

Denboraldi amaiera ospatu berritan, eta Granollerseko torneotik atzo bertan itzulita, Legazpiko La Salle eskubaloi klubak herriko gaztetxoei zuzenduta udarako eskaintza kaleratu du. Eskubaloi campusa antolatu du, eta irekita du izenak emateko epea, klubaren sare sozialetan.
Bi txanda izango dira: uztailaren 7tik 13ra, eta uztailaren 14tik 18ra. Goizetik izango da, 10:00etatik 12:00etara, Bikuña kiroldegian. 2009tik 2014ra bitartean jaiotako haur eta gaztetxoentzat da. Prezioa 35 eurokoa da, eta kamiseta jasoko dute trukean partaide guztiek.