Haurrentzako jolasak eta jarduerak, gaur Sorgintxulorekin
Uztakale programaren lehen hitzordua da. Plazan izango da, 4 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta.

Legazpiko Uztakale programa gaur abiatuko da, haurrei zuzendutako jolas saio batekin. Sorgintxulo aisialdi taldeak gidatuko du, eta Euskal Herria plazan izango da, 17;30etik 19:00etara.
Jarduera hau 4 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.