Odik estreinatu da publiko aurrean
'Bonjour' izeneko albuma aurkezteko kontzertua egin zuen larunbatean Gaztetxean, oso bero hartu zuen publikoaren aurrean.

Odik musikari legazpiarrak nota oso altuarekin gainditu du bere debuta jendaurrean eta Bonjour albumaren aurkezpena. Legazpiko Gaztetxean larunbatean ospatu zen harrotasunaren festaren baitan egin zuen bere lehen kontzertua, oso bero hartu zuen publikoak hauspotuta.
Oier Markotegi 23 urteko gaztea da Odik, eta kontzertuaren biharamunean adierazi duenez, “oso gustura” geratu zen egindako lanarekin, “super ondo pasatu nuen, eta publikoak txunditu egin ninduen, dena eman zuen!”.
Debutaren ondoren, kontzertu gehiago ditu hitzartuta legazpiarrak, eta Bonjour lana han eta hemen aurkezteko birari heltzeko irrikan dago.