Eneko Gutierrezen magia saioa ostiralean, Legazpiko Gaztetxean
'Magiaz blai' ikuskizunaren helduentzako bertsioa eskainiko du mago legazpiarrak. Emanaldia 22:30ean izango da.

Eneko Gutierrez mago legazpiarrak Magiaz blai izeneko magia eta umorezko ikuskizunaren helduentzako bertsioa eskainiko du ostiralean, hilak 4, Gaztetxean. Magoaren jarduna 22:30ean hasiko da.
Aurretik, 19:00etan, pintxo-potea egingo dute Gaztetxean bertan.