Txost! taldearen kontzertua gaur, Agirre-Etxeberrin
Uztakale programaren barruan kokatzen da emanaldia.

Txost! taldearen emanaldia izango da gaur Uztakale programaren barruan. Kontzertua Agirre-Etxeberri parkean izango da da, 19:00etan.
Urretxu-Zumarragako musika taldea da, eta Legazpin entseatzen du. Egile-popa, pop urduria eta ausarta egiten du. Alaitasuna eta jolasa oinarri hartuta kantu bereziak josten ditu. Mikel Arriaran Tunixi bateria da, Aritz Ormazabal Orma baxua, Iosu Isaias Villanueva Isuo gitarra, eta Jon Murua Kezman tronpeta; guztiek abesten dute.