Maribel Vaquero EAJko Madrilgo diputatua Ordiziako geltokiko berrikuntzak ikusten izan da
Ordiziako tren geltokian egindako hobekuntzak "EAJk Madrilen egiten duen lanaren adibide bat" direla nabarmendu dute jeltzaleek.

EAJko Maribel Vaquero Madrilgo Kongresuko diputatua atzo Ordizian izan zen tren geltokian egindako obren emaitzak bertatik bertara ikusten. Vaquerok “proiektuaren emaitzak goraipatu” zituen: “Ordiziako geltokiaren obrak EAJk Madrilen egiten duenaren adibide bat dira, eta emaitza begibistakoa da”.
Ordiziako geltokian hainbat obrak egin dira: San Bartolome auzotik tren geltokira eta herrigunera igarotzeko pasabidea eta bi igogailu eraikitzea, markesina berriak jartzea, eta trenbideen azpian pasabide bat egitea. EAJren esanetan, “Ordiziako tren geltokian egindako hobekuntzek herritarren mugikortasuna eta eguneroko desplazamenduak erraztek zerbitzu berriak” eskaintzen dituelako.
Era horretan, “EAJren lanari esker, esaterako, udalerriko hirigunea eta San Bartolome auzoa lotuko dira, eta beraz, komunikazioa erraztuko da aparkalekuekin eta merkataritza gunearekin”. Gainera, “aurrerapen horiek garrantzia handia dute herritarrentzat, eta baita bisitarientzat ere; hiriaren azpiegituren modernizazioa bultzatzen dutelako, besteak beste”.
Igogailuak
Bestetik, geltokian instalatutako igogailuek,” aurretik zeuden oztopoak gainditzea ahalbidetu, eta segurtasun handiagoa bermatzen dute. Horietako bat, hain zuzen ere, Jose Miguel [Santamaria] alkateak Adifekin egindako hitzarmen bati esker lortu da. Horrek, halaber, kalitatezko zerbitzu publikoak herritar guztientzat zuzentzea bermatzen du”.
Gai horren harira, Joseba Aranburu Ordiziako Udaleko EAJren bozeramalearen esanetan, “neurri garrantzitsua hartu dugu ordiziarron mugikortasuna hobetzeko, eta igogailuaren instalazioak segurtasuna eta irisgarritasuna nabarmen hobetzen ditu. Gure helburua da herritar guztiek, baita mugikortasun arazoak dituztenek ere, tren zerbitzua modu eraginkorrean eta seguruan erabiltzea. Neurri hau funtsezko aurrerapausoa da herritarren eguneroko bizitza errazteko”.
Azkenik, EAJk azpimarratu du, “azpiegituren eta garraio publikoaren zerbitzuak hobetzen jarraitzeko egingo du lan, herritarren beharrei erantzutea eta herriaren garapena bultzatzea helburu izanik, betiere. Ordiziako tren geltokian egindako hobekuntzak, beraz, arlo horretan aurrera egiteko beste urrats bat dira, eta azken finean, mugikortasun egokiagoa eta hobea bermatzen dute herritar guztientzat”.