Ilintirekin, 50 euroko erosketa 40 euroan
Legazpiko merkataritza elkartea aste honetan hasi da bere kanpaina berrirako bonuak saltzen. Urriaren 31ra arte erabili ahal izango dira.
Astelehenean hasi zuen Ilintik 50 euroko balioa duen bonu sortaren salmenta.Tere Madinabeitia Legazpiarren oporretako itzulera errazteko, Ilinti merkataritza elkarteak kanpaina berria jarri du martxan aste honetan. Kanpaina horri esker, herritarren 40 euro Ilintiko establezimenduetan gastatzeko 50 euro bihurtuko dira, 10 euroko balioa duten bost bonutan banatuta.
Atzo hasi zen bonuen salmenta, eta agortu arte egongo dira salgai, elkarteak Saturnino Telleria kalean duen lokalean. Ordutegia 16:00etatik 19:30era artekoa da. NAN-a eraman beharko da, eta NAN bakoitzeko bonu sorta bakarra salduko da, hau da, 10 euroko balio duten bost bonu. Hala ere, pertsona batek bi NAN aurkeztuta bi bonu sorta erosi ahal izango ditu.
Urriaren 31ra arte gastatzeko
Bonuak erosketa egitean aurkeztu beharko dira, baina erosketa gutxienez 10 eurokoa izan beharko da, eta ezingo da 10 euroko bonua zatitu eta dendariek ez duten dirua bueltatuko. Ilintiko establezimenduetan bakarrik erabili ahal izango dira. Urriaren 31ra arte gastatu ahal izango dira.












