Legazpiarrek bete dute aurten ere Arantzazurekin
Atzo, irailaren 8an, ohiko pelegrinazioa egin zuten Legazpikoek, batzuk menditik oinez joanda, eta beste batzuk udalak jarritako autobusean. Goiz Deiako txistulariak ere han izan ziren.
Legazpitik Arantzazura egiten den pelegrinazioaren eguna izan zen atzokoa, irailaren 8a, eta legazpiarrek bete zuten ohitura, eguraldi kaxkarrari aurre eginda. Ohi bezala, legazpiar talde bat oinez joan zen, menditik zehar. Udalak jarritako autobusean joan ziren Udanaraino, eta handik gora, Jaondo, Katabera eta Biozkornia igaro ondoren, Arantzazu aldera behera egin zuten. Bidean, Amabirjinaren iturriaren inguruan hamarretakoa egiteko geldialdia egin zuten, eta udalak eskainitako salda eta txorixoa jateko aukera izan zuten mendizaleek, ardo baso batez lagunduta.
Arantzazura iritsitakoan, Goiz Deia bandako txistulariak zituzten harrera egiteko. Han, eguerdiko mezarako udalak jarritako beste autobusean edo kotxe partikularretan joandako herritarrekin elkartu ziren. Bertan bazkaldu zuren gehienek, eta arratsaldean itzuliko ziren gero.
ARGAZKIAK: Paulo Ormazabal eta Iker Azpeitia














