Urkian iraileko festak ospatuko dituzte asteburuan
Gurutze Deunaren omenezko bi festa egun antolatu ditu Urkiko Jai batzordeak. Afarirako eta bazkarirako izena eman behar da ostirala baino lehen.
Urkiko iraileko jaiak. Maiatzean bezala, irailean ere auzoko festak antolatzen ditu Itsasondoko Urkia auzoko Jai batzordeak. Asteburuan, irailaren 13an eta 14an, ospatuko dituzte Gurutze Deunaren bi eguneko jaiak. Larunbateko eta igandeko bazkarira joan nahi dutenek izena eman beharko dute irailaren 12a baino lehen, 679 780 754 telefonora deituta.
Egitaraua
Irailak 13, larunbata.
- 20:00. Suziri jaurtiketa.
- 21:00. Lagunarteko afaria.
- 23:00. Erromeria Ostolaza eta Narbaiza trikitilariekin.
Irailak 14, igandea.
- 11:00. Meza Nagusia.
- Ondoren, hamaiketakoa Laja II.a eta Lutxurdio trikitilariekin.
- 14:30. Bazkaria.
- 18:30. Herri kirolak: Larrañaga, Txikia IV. Goena eta Osinalde aizkolariak eta Olaia Esnaola harrijasotzailea.
- Ondoren, erromeria Laja II.a eta Lutxurdio trikitilariekin.












