
Aldundiak antolatuta, furgoneta-tailer baten bidez, bizikletak konpontzeko oinarrizko zerbitzua eskainiko zaie Mugi txartel pertsonalizatua dutenei Gipuzkoako hogei herritan. Goierrin, bihar dira lehen bi saioak, Zumarragan eta Legazpin.

CAF babesletzatik kanpo uztea eta babesleen eredua berrikustea proposatu du Beasaingo Elkarrekin-Podemosek.

Bostehundik gora partaide izan ditu XII. Axari Trail-Mikel Garmendiaren oroimenezkoak Idiazabalen, horietatik 120 pasatxo emakumezkoak. Axari trail txikian Eider Zubeldia eta Beñat Bereziartu nagusitu dira, proba luzean Ainhoa Garikano eta Gontzal Murgoitio. Sailkapenak eta argazkiak, albistean.

Sari nagusiak Azkoitira eta Narbartera joan dira, eta gazteen mailakoa ez dute eman. Datorren urtean 100 urte beteko dira Lazkao Txiki jaio zela.

Sagardoa kopan dastatzeko aukera izan dute Ordiziako Zuhaiztira gerturatu direnek, sagardogileek beraiek zerbitzatuta. Hemezortzi sagardogile elkartu dira, horietako hiru Goierrikoak.

Gaur 13:00etan iritsi da azken txanda egin duen korrikalaria Legazpiko Euskal Herria plazara.

Unai Etxarrik, Jon Perez de Arenazak eta Jesus Martinezek irabazi dute Legazpiko 41. Sukaldaritza lehiaketa. Hemezortzi taldek hartu dute parte, inoiz baino gehiagok.

Erraldoi alardearekin eta Villadecans-eko castellers-en giza-dorreekin gozatu ahal izan dute legazpiarrek.

Irailaren 21era arteko epea dago. Aurreko denboraldian, Goierrik ordezkaritza bakarra eduki zuen, Itsasondo. Gizonezkoek zein emakumezkoek parte har dezakete.

Antzezlan bana Ordizian eta Zumarragan, Beasainmendiko eta Lierniko festak, 'Emaneurre euskarari' eguna Ordizian, Antioko 42. Musikaldiaren hasiera, Artzain Eguna Legazpin, ospakizunak, kontzertuak, zinema karteldegia... Ikus agenda albistean.

Kintoen zapi banaketa eta bertso poteoa izango dira bihar, asteburuari hasiera emateko.

Andraitz kirol elkarteak 3x3 txapelketaren edizio berri bat antolatu du, Legazpiko jai txikien larunbaterako. Izenak emateko epea irekita dago.

Tamaina handiko lanak dira, burdin, harri eta egurrarekin egindakoak. Erakusketa urriaren 10era arte egongo da zabalik.

2022ko txapelketa bezala, Nafarroa Arenan jokatuko dute. Hori bai, aurreko aldiarekin konparatuz, bi bertsolari gehiago sailkatuko dira bai Arabako txapelketatik, bai Nafarroakotik eta bai Xilabatik; beraz, lehen faseak saio bat gehiago izango du.

Ordiziako saskibaloi taldeak ekainaren 21ean antolatutako VI. Azatxo topaketari esker 4.848,14 euro bildu dituzte Aita Mari itsas salbamenduko Gobernuz kanpoko erakundearentzat.