Ehiz lerroko postuen zozketari hasiera emango diote gaur Karraztarro elkartean
Zegamako ehiz lerroko postuen zozketa egingo dute gaur, 19:00etan Karraztarro elkartean. Hasiera, gaur arratsaldean emango bazaio ere, aurten zozketak igandeetan egingo direla aurreratu dute antolatzaileek. 19:00etatik 19:30era izango dira Ugarte Zelai kalean dagoen barrakoian.













