Emakume adinduen aurkako indarkeria hizpide izango dute Zaldibian astelehenean
Ximurrak Xamur adineko emakumeen ahalduntze programaren barruan antolatutako jarduera da. 17:30ean elkartuko dira aretoan.
Ximurrak Xamur programaren aurkezpena, iaz. Katrin Lizarralde Ximurrak Xamur adineko emakumeen ahalduntze programaren barruan, hitzordu berri bat egin dute datorren astelehenerako, urriak 13: arratsaldeko 17:30ean hasita, generoan, emakumeen aurkako indarkerian eta esku-hartze sozial eta terapeutikoan espezializatutako Rut Iturbide Rodrigok, emakume adinduen aurkako indarkeriaren inguruko hitzaldi bat emango du herri aretoan.
Doakoa izango da, baina gazteleraz mintzatuko da. Zaldibiako Udalak emaginekin elkarlanean antolaturiko jarduera da, eta besteak beste, herriko adineko emakume guztiak gonbidatu dituzte.












