Energia bulegoa, goierritarren eskura
Zerbitzuak eguneroko kontu praktikoetan laguntzen du. Beasainen, Lazkaon eta Ordizian egun banatan eskaintzen du zerbitzua, eta Goiekin astelehenetik ostegunera. Gainontzeko herriek ere jaso dezakete zerbitzua hala eskatuz gero.
Goierriko Energia Bulegoko arduradun Sara Irastorza zegamarra, irudiaren erdian.Goieki Udazkena iristearekin batera, etxeetako energia-kontsumoa handitu egiten da, eta horrek fakturen igoera ere ekartzen du. Egoera horri aurre egiteko, Goierriko Energia Bulegoak eskualdeko herritarren eskura dagoela gogorarazi nahi du, energiaren inguruko zalantzak argitzen laguntzeko doako eta gertuko zerbitzua eskainiz.
Zerbitzuak eguneroko kontu praktikoetan laguntzen du:
- Argindar eta gas fakturak ulertu, aztertu eta optimizatu.
- Tramiteen kudeaketan lagundu: kontratu aldaketak, potentzia aldaketak etab.
- Bonu sozialaren eta diru laguntzen inguruko informazioa eman.
- Aholkularitza eman energia aurrezteko.
Goierriko Energia Bulegoak aurrez aurreko zerbitzua eskaintzen du:
- Lazkao. Astelehenak, 10:00-14:00. Udaletxea, Euskadi Enparantza, z/g.
- Beasain. Asteazkenak, 10:00-14:00. Martina Maiz 3.
- Ordizia. Ostiralak, 9:00-13:00. Udaletxea, Arreta bulegoa.
- Goieki. Astelehenetik ostegunera, 15:00-17:30. Arranomendia 5, NBF Eraikina, Ordizia.
- Goierriko gainontzeko herriak. Zerbitzua aurrez aurre jasotzeko aukera ere badute hala eskatuz gero.
Aldez aurretik hitzordua eskatzea gomendatzen dute: zuzenean bulegoan, posta elektronikoz edo telefonoz.
Era berean, telefonoz edota posta elektronikoz ere kontsultatu daiteke.
Harremanetan jartzeko
- Helbide elektronikoa: energia.goieki@goierri.eus
- Telefonoa: 843 739 988
Ekimena Goiekik eta Goierriko 18 udalek bultzatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuaren laguntzarekin, eta martxan jarraitzen du erakunde horien guztien, Goierri BarNETik sarearen eta EHKBren elkarlanari esker.
“Momentu egokia da fakturak aztertzeko; gertura zaitez Goierriko Energia Bulegora”, adierazi dute bulegoak.












