Jubilatuen festa egingo dute igandean, Ormaiztegin
Ormaiztegiko jubilatuen festa, artxiboko irudi batean. Ormaiztegiko Udala Urtero bezala, Ormaiztegiko Oin-Harriak jubilatu elkarteko kideek urteroko festa antolatu dute igande honetarako, urriak 12. Meza izango dute aurrena eta trikitilarien saio ondoren. Arrieta jatetxean elkartuko dira bazkaritara eta dantzaldia izango dute gero, Elustondo anai-arrebekin.












