Emaneurreren Derbi Eguna, azaroaren 1ean
Realaren eta Athleticen aurkako Ligako partida egunerako egun osoko egitaraua antolatu du Ordiziako Emaneurre taldeak.
Iaz Emaneurrek antolatutako Derbitxotx eguneko argazkia. Azaroaren 1ean Realak eta Athleticek Anoetan jokatuko duten Ligako derbiaren aitzakian, egun osoko plana antolatu du Ordiziako Emaneurre taldeak. Ondorengoa da Derbi Eguneko plana:
- 12:30. Autobusa Ordiziatik.
- 13:00. Bazkaria Astarbe sagardotegian. Menua: bakailaoa, oilasko errea, postrea eta sagardoa txotxetik.
- 16:00. Autobusa Anoetara.
- 21:00. Ordiziara itzulera.
Izen eman behar da 605 704 766 telefonoan, urriaren 23a baino lehen. Prezioak: bazkideek 40 euro eta bazkide ez direnek 45 euro.













