Emozioak kudeatzen ikasteko saioa Zegamako nerabeei zuzenduta
Saioa martxoaren 13an izango da, gaztelekuan. 12 eta 16 urte bitarteko nerabeei zuzenduta dago. Izen ematea dagoeneko irekita dago.
12 eta 16 urte bitarteko gazteei zuzenduta Zure emozioak kudeatu izeneko saioa egingo dute Trebanerabeak egitasmoaren baitan, Zegaman. Trebanerabeakn Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria zuzendaritzak eta Gipuzkoako udalek elkarlanean antolatutako prestaketa eskaintza bat da, nerabeei zuzendutakoa eta doakoa. Gurasoei eta gazteei zuzendutako beste Treba egitasmo batzuk aurretik martxan dauden arren, nerabeei zuzendutako saioak aurtengo ikasturtean jarri dituzte martxan.
Zure emozioak kudeatu saioa martxoaren 13an gauzatuko da gaztelekuan, 17:00etatik 19:00etara Hariak trebatzailearen eskutik. Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da, 690 264 843 telefono zenbakira whtasapp bat bidalita edo gaztelekura bertara gerturatuta.
Saio hauen bitartez, nerabeei beren ahalduntze prozesuan lagunduko dien prestakuntza eskaintzen zaie bizi kalitatea eta aukerak hobetzeko helburuarekin.













