Aresoko parkearen estalkia maiatzean jarriko dute
Proiektuak jolaserako zein topaketarako estalitako espazio berri bat sortzea ahalbidetuko du.
Lazkaoko Areso parkean jarriko duten estalkiaren irudia.Lazkaoko Udala Areso kaleko haur parkea estaltzeko lanak maiatzean amaitzea espero du Lazkaoko Udalak. Kepa Zubiarrain Lazkaoko alkateak adierazi du proiektuak jolaserako zein topaketarako estalitako espazio berri bat sortzea ahalbidetuko duela. Estalpea metalezko egitura bat izango da, ingurunearekin bat datorren eta argia igarotzen uzten duen ehunezko estalki tenkatuarekin. Proiektuak 328.000 euroko (gehi BEZa) aurrekontua du.













