Arnau Elgarrestak ‘Ortzian hegan’ film laburra aurkeztuko du Ataunen
Ikus-entzunezkoek Ataungo paisaien «historia bisual bat» jasotzen duela nabarmendu du egileak.
Arnau Elgarresta Cliville ataundarra, 'Ortzian hegan' film laburraren egilea.Hitza Arnau Elgarresta Cliville ataundarraren Ortzian Hegan film laburra aurkeztuko dute Ataungo herri antzokian, bihar, apirilaren 15ean, 18:30ean. Ataungo paisaien «historia bisual bat» dela, eta bertako osagai geologikoak agertzen direla lan horretan adierazi du Elgarrestak. Adibide bezala Ataungo Domoa jarri du, geologikoki inguruan dagoen egiturarik bitxienetakoa baita.
Ataungo inguruak airetik
Elgarrestak GOIERRIKO HITZAri azaldu dioenez, dokumentalaren helburua Ataungo inguruak gaur egun nolakoak diren erakustea da. Horregatik, lan horretan paisaiak «ondo miretsi» ahal izateko irudiak eta musika bakarrik agertzen dira: «Herriaren inguruetako paisaiak erakustea asmoa duen lan minimalista da». Sortzaileak «Ataunen erromantizazioa» bezala definitu du Ortzian Hegan film laburra.
Atauniker erakundearen eskariz
Atauniker kultur erakundeak bultzatutako proiektua da. Ataunikerreko kideek eskatu zioten Elgarrestari Ataun airetik erakusten zuen bideo bat egiteko.
Egileak dio irudi horiek esklusiboak direla, «inoiz» ez daudelako hartuta. Leku batzuetako irudiak dronaren bidez bakarrik lortu daitezkeela gaineratu du: «Lurretik kamera batekin hartutako irudiak eta Dron bidez lortutakoak uztartzen ditu bideo honek».













