Berdintasun Jaien Protokoloa aurkeztuko du Lazkaoko Udalak
Jaien inguruko indarkeria matxista saihesteko saioa bihar izango da udaletxean, apirilaren 15ean, 18:00etan.
Lazkaon indarkeria matxistarik onartzen ez dela dion seinalea. Lazkaoko Udala San Prudentzio jaiak gerturatzen doaz, eta urtero bezala Lazkaoko Udalak indarkeria matxista saihesteko prebentzio kanpaina abian jarri du. Bilera udaletxean izango da, bihar, apirilaren 15ean, 18:00etan. Saioaren helburua Berdintasun Jaien Protokoloa aurkeztea da, eta jai seguruak, inklusiboak eta eraso edo diskriminaziorik gabekoak bermatzeko neurriak ezagutaraztea eman nahi ditu udalak.
Eraso sexisten aurrean nola erantzun ere “lantzen” egon da azken asteetan udala, eta bere eskura dauden “tresnak prestatu” dituela adierazi du. Bilerara joateko herritar zein kolektibo, talde edo elkarte orori luzatu dio gonbidapena Lazkaoko Udalak.













