'Bi ilunabarreko eguna' erakusketa ikusgai Erauskin plazan
Bisita gidatuak antolatu dituzte: apirilaren 17an, ostiralean, 18:00etan euskaraz, eta 19:00etan gaztelaniaz.
Erakusketa Beasaingo Erauskin plazan.Laida Goiburu Apirilaren 20ra bitartean, Bi ilunabarreko eguna erakusketa egongo da ikusgai Beasaingo Erauskin plazan. Hiru aldeko lau totemez osatua, abuztuaren 12an izango den eklipsearen berri ematen du modu didaktikoan.
Jakindari aliantza da antolatzailea eta Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailak sustatu du. Lemniskata Goierriko zientzia sare herrikoia eta Beasaingo Udala Jakindari aliantzako kideak dira. Lemniskatak azaldu du erakusketa “guztiz gomendagarria” dela eskoletatik bisitak egiteko zein helduek ikusteko.
Bisita gidatuak ere antolatu dituzte: apirilaren 17an, ostiralean, 18:00etan euskaraz, eta 19:00etan gaztelaniaz. Virginia Garcia Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak gidatuko du. Bisita gidatuan parte hartzen duten Lemniskatako bazkide guztiei eklipsea ikusteko betaurreko homologatuak oparituko dizkio Lemniskatak.













