Emozioak kudeatzen ikasteko saioa gazteei zuzenduta
Treba Gazteak programaren baitan, Zure burua ezagutu eta emozioak kudeatu izeneko saioa eskainiko dute apirilaren 25ean Idiazabalen. Ikastaroa 17 eta 24 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago eta emozioak modu eraginkorrean kudeatzeko tresnak eskainiko dizkie, besteren artean. Kabia espazioan egingo da 10:00etatik 13:00etara. Izena Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria sailean eman behar da Idiazabal A25 kodea jarrita.













