Lazkaon Erraldoien Topaketa egingo dute igandean, laugarrenez
Larunbatean harrera egingo diote Herrialde Katalanetako Villasar de Dalt herriko konpartsari.
Lazkaoko Erraldoien Konpartsa.Hitza Pasaiako, Lekeitioko, Errenteriako, Legazpiko, Ibarrako eta Herrialde Katalanetako Villasar de Dalt herriko erraldoi konpartsak izango dira Lazkaon, igandean, apirilaren 19an, Lazkaoko laugarren erraldoi topaketan.
Dena den, larunbatetik hasiko da festa. Villasar de Daltekoei udaletxean harrera egingo diete, 13:30ean eta 19:00etan harrera irteera egingo dute Lazkaoko Konpartsak eta Villasar de Dalteko Konpartsak.
Igandean berriz, 10:30ean, bilkurako erraldoien erakusketa egongo da TPT plazan. Jarraian, 11:00etan bilkurako erraldoi eta buruhandi guztiak herrian zehar ibiliko dira.













