Nekazaritzako ibilgailuen IATak datorren astean
Nekazaritzako ibilgailuen azterketa teknikoak egingo dituzte datorren astean Ezkion, Legazpin eta Urretxun. Ezkion, apirilaren 21ean izango da, 9:00etan Santa Lutzi auzoan. Legazpin eta Urretxun, aldiz, apirilaren 23an. Legazpin 9:00etan egin dute hitzordua Telleriarte auzoko plazan eta Urretxu, berriz, 13:00etan Mugitegi industrialdean. Bergarako IAT tailerreko unitate mugikor batek egingo ditu azterketak.
Bergarako IAT tailerreko unitate mugikor batek egingo ditu azterketak. Ibilgailuaren dokumentazio originala eraman behar da, eta dagokion tarifa ordaindu.













