Santikutz jaietako zapia salgai dago
Udalak deia egin die herritarrei festetan zapia janzteko. Salgai dago herriko hainbat tokitan, 2 euroan.
Aurten ere maiatzeko Santikutzetan jaietako zapia janzteko deia egin die Legazpiko Udalak herritarrei. Aurreko urtetik gordeta ez dutenek, erosteko aukera izango dute egun hauetan.
Zapiak 2 euro balio du, eta udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan astelehenetik ostiralera 07.:30etik 15:00etara, Kultur Etxean astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta Urbeltz pilotalekuko tabernan dago salgai.













