Goierriko plazak, Realarekin
Legazpin, Urretxun, Zumarragan, Beasainen, Ordizian eta Idiazabalen pantaila erraldoiak jarri zituzten Realaren larunbateko partida ikusteko. Gipuzkoarren garaipenarekin, festa lehertu zen toki guztietan.
Legazpiko plazaNaiara Miranda Sevillara joan gabe geratu ziren goierritarrek ere gozatu zuten ederki larunbatean Realaren partidarekin eta gipuzkoarren taldearen garaipenarekin. Foru Aldundiak edo udalek jarritako pantaila erraldoiei esker, hainbat herritako plazak futbol zelai txiki bihurtu ziren, eta La Cartujako harmailetan bezalako giroa jarri zuten jarraitzaileek bertan. Garaipenarekin, festa lehertu zen toki guztietan.
Goierrin, Legazpin, Urretxun, Zumarragan, Beasainen, Ordizian eta Idiazabalen jarri zituzten pantaila erraldoiak.
Legazpin giro aparta izan zen. Festa arratsaldean hasi zen, herriko hainbat musikarik egindako kalejirarekin, zale mordoa atzetik zituztela. Plazako harmailak eta aulkiak berehala bete ziren, eta ikusle gehienak zutik egon ziren partida ikusten. Amaieran denak salto batean ospatu zuten Realak kopa lortu izana.
ARGAZKIAK ETA BIDEOA: Tere Madinabeitia













