Kubarako oinarrizko produktuen bilketa, apirilaren 25ean
Goierriko Kontseilu Sozialistak eta Goierriko Ikasle Antolakunde Sozialistak eskualdeko sei herritan antolatu dituzte bilketa solidarioak.
Kontseilu Sozialistako bi kide bilketaren berri emateko kartelekin.Goierriko Kontseilu Sozialista Goierriko Ikasle Antolakunde Sozialistak eta Goierriko Kontseilu Sozialistak Kubarako bilketa solidarioa antolatu dute Euskadi-Cuba elkartearekin elkarlanean eskualdeko beste hainbat puntutan, ikastetxeetan egindako deialdiaz gain. Goierriko sei herritan antolatu dituzte Kubara bidaltzeko oinarrizko produktuen bilketak apirilaren 25erako.
Euskal herritarrei Kubako herriari elkartasuna adieraztea dagokie erakundeen esanetan, eta “inperialismoaren aurka mobilizatzeko eta gizatasunez jarduteko” deia egin dute: “Kubako herria muturreko egoeran dago AEBen blokeo kriminala dela eta. Trump presidente faxistaren genozidio saiakera egiten ari da: erregaiak ez dira iristen, itzalaldiak orokortzen ari dira, oinarrizko produktu gehienen eskasia dago… Kuba elkartasun internazionalistaren eredu izan da hamarkadetan zehar, modu guztiz desinteresatuan. Sozialismoan oinarritutako elkartasuna erakutsi dio Kubak munduari. Orain guri dagokigu Kubako herriari elkartasuna adieraztea”, aldarrikatu dute.
Apirilaren 25ean 10:00etatik 13:00etara egongo dira produktuak jasotzen. Hauek dira bilketa puntuak:
Beasain
- Erosky City (Zaldizurreta kalea)
- Senpere Merkatal Zentroa
- Eroski (Nafarroa Etorbidea 45)
- Kale Nagusia
- Eroski (Mariarats Kalea 4)
- Eroski (Filipinak kalea 10)
- Kale Nagusia
Zaldibia
- Plaza
Ormaiztegi
- Erosle
Legazpi
- Kale Nagusia
- Laubide
Urretxu
- Zumarragako Eroski City (Urdaneta Hiribidea 2)













