Gaueko autobus zerbitzua egongo da Santikutz jaietan
Gaur, ostiralean eta larunbatean funtzionatuko du, Legazpi eta Zumarraga artean.
Urtero bezala, gaueko autobus zerbitzua egongo da Legazpiko Santikutz jaietan, joan-etorri seguruak egiteko. Aurten hiru egunetan izango dira: gaur osteguna, bihar ostirala eta etzi larunbat.
Legazpi eta Zumarraga arteko ibilbide egingo du. 23:30etik 05:30era orduro autobus bat aterako da Zumarragako geltokitik. Legazpitik itzultzeko autobusak Saturnino Telleriako errotondatik irtengo dira: 00:00etatik 06:00etara, orduoro.













